Auto karabana egingo dute bihar, Sarek antolatuta

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 6a

12:00etan izango da, Astitik abiatuta.

Pasa den abenduaren 30ean Presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko Sare mugimenduak Salaketa Eguna egin zuen, dispertsioarekin amaitzeko, larriki gaixorik dauden presoak etxean izateko eta 675/2008 erabaki markoa errespeta dezaten eskatzeko.

Horri lotuta, bihar auto karabana egingo dute, Astitik abiatuta. 12:00etan hasiko dute.

Era berean, autobusa antolatu dute urtarrilaren 14an Bilbora joateko. Izena ondorengo tabernetan eman daiteke: Eguzki, Arrano, Mauka eta Haritza.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide