Erregeetako loteriako bigarren sariko dezimo bat Zarautzen saldu da

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 6a

95379 zenbakiari egokitu zaio serieko 750.000 euroko saria. Frontoi Txikiaren ondoko kioskoan saldu dute dezimo bat, eta administrazioak 13:30ak aldera baieztatu dio.

Dezimo bakarra saldu dute, ordengailuz, eta bihar jarriko dute zenbaki sarituaren kartela. Kazetari ugariren deia jaso du hori ziurtatzeko, eta bertara ere hainbat gerturatu dira, albistea jakin orduko.

2014ean eta 2015ean Gabonetako Loteriako laugarren saria eman zuten kiosko horretan bertan urte bakoitzean dezimo bakarrarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide