Muturreko tenperatura izango da: -2—8 gradu artean. Horregatik, goizean goiz izotza izango da nonahi, kalea zurituz. Eguzkia izango da nagusi baina ez du gehiegi berotuko. Haizeak ekialdetik joko du, tarteka bizi.
Horren ondorioz, itsaskirria izango da eta ipar-osagaiko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu.