Atzo bildu zituen Bizarzurik Errege Magoentzako Zarauzko haurren gutunak, eta gaur helduko dira herrira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Bizkaia kaletik, Photomuseum paretik abiatuta egingo dute desfilea herrian zehar, eta ohiko geldialdiak egingo dituzte. Lege Zaharren enparantzan amaituko dute, Jesus haurtxoa agurtu eta opariak emanez.