Tindufeko kanpamentuetan izan da Joseba Juaristi taldeko kidea, eta guztira 8.000 euro banatu ditu behar handia zuten leku eta erakundeetan. Abuztuan, Desioak sutan Sahararentzat ekitaldian bildu zuten diru kopuru hori.
Aurrez beste 1.000 euro bideatuak zituzten tomate, letxuga eta azenario haziak erosteko. Saharautzetik eskerrak eman dizkiete Zarauzko Udalari eta sahararrei laguntzen dieten herritarrei.