Bideoa: Gallo ohorezko sakea egiten Realaren partidan

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 5a

"Gaur sentitutakoak ez ditut ahaztuko bizitza osoan". Hunkituta egin zuen  Aitor Frantsezena Gallo surflariak ohorezko sakea Realaren eta Vila-Realen arteko kopako partidaren aurretik.

Omenaldia jaso ondoren, Anoetako palkutik jarraitu zuen partida. Aritz Aranburu eta Ibon Illarramendi Koala-k lagunduta, talde txuri-urdinarekin egoteko aukera izan zuen zarauztarrak partidaren ondoren. "Niretzat taldea oso garrantzitsua izan da, eta gaur guztiekin, entrenatzaile nahiz jokalariekin egotea... Ez dut inoiz ahaztuko", aitortu zuen. Realak jaso du bideoan unea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide