Goizeko izotza desegiten joango da apurka-apurka eta eguzkia nagusituko da. Oskarbi mantenduko da, baina baliteke arratsalde parterako behe lainoa sartzea. Haizeak ekialdetik joko du, arratsaldean gogorrago.
Goizean itsasoa lasai egongo da bain arratsalderako, haizea gogortzearekin batera, itsaso kizkurra izango da. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Hemendik gutxira (09:18ean) izango da lehenbiziko itsasgora eta 21:53an hurrengoa. 15:36ean egongo da marea behean.