Hotz handia egingo du gaur

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 4a

Gaur tenperatura are baxuagoa egingo du, 1-9 gradu artean, eta 10:00ak bitartean abisu horia izango da kostaldean ere, muturreko tenperaturagatik.

Goizean goiz izotza egingo du eta lainotuta egongo da, baina oro har, eguna eguzkitsu mantenduko da. Hala ere, ez du berotuko. Gainera, ipar-ekialdeko haize fina ibiliko.

Horrek itsaso kizkurra eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Duela ordu erdi inguru (08:24ean) izan da itsasgora eta 20:54ean izango da hurrengoa. Itsasbehera, berriz, 14:41ean izango da.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide