Zarauztar ugari gerturatu da Getariako balea ikustera

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 3a

Balea Getariako portuan (Aritz Mutiozabal).

Atzo iluntzean Getariako portuan agertu zen baleak ikusmina sortu du herritarren artean, baita zarauztarren artean ere, ez baita ohikoa balea kostaldera horrenbeste gerturatu, eta portura sartzea.

Itsas Faunaren Ikerketa eta Babeserako Ambar elkarteko adituak Getariako portuan daude baleari zer gertatu ote zaion aztertzen, eta elkarteko lehendakariorde Enrique Francok azaldu duenez, bi arrazoi egon daitezke balea portura sartzeko. “Alde batetik, portura sartu den arrain txiki baltsa bati segika sartzea; edo, gaixo dagoelako portura babes bila sartzea”, azaldu du.

Informazio zabalagoa, irudi bilduma eta bideoak: Urola Kostako Hitzan

Erlazionatuak

Bideoa: Balea Getariako portuan

Zarauzko Hitza 2017 urt 03 ingurumena

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide