Natxo Cicactrizen heriotzaren XX. urteurrena dela-eta, Arranopola kultur elkarteak futbolin txapelketa antolatu du, urtero legez. 17:00etan hasiko da, eta izena ordu erdi lehenago eman beharko da. 10 euro ordaindu beharko dira bikoteko.
Hainbat sari izango dira. Bikote irabazleak bi kilo txahal sahieski eskuratuko ditu, bigarren bikoteak Arrano tabernan afaria bi pertsonentzako eta hirugarren sailkatzen denak Ederra garagardo artisau sorta bat.