Hala ere, tenperaturak baxua izaten jarraituko du; 3 eta 11 gradu artean izango dira. Oro har oskarbi izango da baina baliteke eguerdi aldera behe hodeiak sartzea kostaldetik.
Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, bereziki ekialdekoa. Horrek itsaskirria eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu. Oraintxu izan da lehenbiziko itsasgora (07:38an) eta 20:05ean izango da hurrengoa. 13:53an izango da marea behean.