Udazkenean abiatu zuten Modelo Zine Klubari jarraipena emango dio Kultura sailak, eta neguko denboraldirako ere hiru film egitarautu dituzte. Lehen saioa urtarrilaren 12an egingo dute, Dagur Kari islandiarraren Corazon gigante filmarekin. Hainbat sari jasotako lana da hau: 2015eko Tribecako jaialdian film onenarena, aktore onenarena –Gunnar Jonsson– eta gidoi onenarena jaso zituen, eta urte bereko Valladolideko Seminci jaialdian ere aktore oneraren aitortza.
Zineklubaren neguko beste bi emanaldiak otsailaren 9an eta martxoaren 9an izango dira; Mia Hansen-Love frantsesaren El porvenir eta Juan Miguel del Castillo espainiarraren Techo y comida, hurrenez hurre. Gainera, El porvenir filma jatorrizko hizkuntzan emango dute, gaztelaniazko azpitituluekin.
Film guztiak Modelo aretoan ikusi ahal iznago dira, 21:00etatik aurrera, eta sarrerak 5 euro baliko du.