Lana bilatzeko prozesuan eragina duten gaiak jorratuko dituzte herritarrek Urola Kostako Udal Elkartearen ikastaroetan. Ikastaro guztiak 09:30etik 12:30era izango dira, udal elkarteren egoitzan.
Ikastaroretan parte hartu nahi duten herritarrek, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan eman dezakete dute izena. Baita, 943-890808 telefono zenbakira deituta, edo lanpoltsa@urolakosta.eus helbdidera idatzita.
Ikastaroen inguruko informazio zehaztua, Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean eskuratu dezakete herritarrek. Ikastaroak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen ditu, eta doakoak izango dira herritarrentzat.
EGITARAUA
– Urtarrilak 12, osteguna. Curriculuma lantzeko ikastaroa.
– Urtarrilak 20, ostirala. Gazte berme sistema tailerra.
– Urtarrilak 27, ostirala. Lana bilatzeko prozesua planifikatzeko eta antolatzeko saioa (gaztelania).
– Urtarrilak 30, astelehena. Curriculum eredu berriak tailerra (gaztelania).
– Otsailak 3, ostirala. Lana bilatzeko webguneak ezagutzeko ikastaroa (gaztelania).
– Otsailak 6, astelehena. Norbere konpetentziak eta abileziak azaltzeko automarketing saioa (gaztelania).
– Otsailak 10, ostirala. Genero berdintasun arloan, autoezagutza eta ahalduntzea lantzeko tailerra.
– Otsailak 17, ostirala. Lanpostua lortzeko pasa behar diren probetarako prestatzeko saioa (gaztelania).
– Otsailak 20, astelehena. Europan zehar lana bilatzeko gakoak tailerra.