Urtea hastearekin batera, lehenbiziko jantoki beganoa izango da Putzuzulon ostiral honetan. 20:30etik aurrera Tito, P. Bong, JP, Erik, Disjony eta Paulo sukaldariek Merkatu Plazan erositako osagaiekin prestatuko bi plater eta postrea dastatu ahalko dira.
Hori guztia, «poza eta borondate xumearen» truke. Etekinik aterako balute, animalien eskubideen defentsarako erabiliko da.