Giro eguzkitsua, baina hotza

Zarauzko Hitza 2017ko urtarrilaren 2a

Goizeko behe lainoa desagertuta, eguzkia aterako da baina hotz egingo du.

Tenperatura baxuak jarraituko du: gutxienez gradu 1 egingo du eta gehienez 13 gradu. Hego aldeko haize bizia ibiliko da, bereziki egunaren lehenbiziko partean.

Horrek itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro-metro eta erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. 13:10ean izango da itsasbehera eta 19:21ean itsasgora.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide