Kirola eta jai giroa uztarturik, urteari korrika eginez eman diote agurra 600 bat lagunek. Antoniano Kirol Elkarteak hamalaugarrenez antolatu du proba, eta aurtengo garaileak Hossain Kaanache eta Sara Alonso izan dira. Lehen hiru sailkatuek ez ezik, sari bereziak izan dira; esaterako, mozorrorik onena sorginarena izan da. Urtero bezala, hainbat opari zozkatu dituzte amaieran.
Haurren lasterketa ordubete lehenago jokatu da. Aurten, 80 inguru neska-mutilek egin dute korrika, herriari itzuli labur bat emanez. Mutiletan Hodei Elezgarai izan da azkarrena, eta nesketan, Nora Jimenez. Parte-hartzaile guztiek gozokiak jaso dituzte helmugan.
SAILKAPENAK
Haurrak neskak
1. Nora Jimenez
2. Eider Castro
3. Maddi Azpitarte
Haurrak mutilak
1. Hodei Elezgarai
2. Xabier Elezgarai
3. Gaizka Alberdi
Helduak emakumezkoak
1. Sara Alonso
2. Yolanda Moreno
3. Alaitz Oruesagasti
Helduak gizonezkoak
1. Hossain Kaanache
2. Andoni Irazusta
3. Juan Bendito