Izeta aita-semeak eta Eizmendik Urrezko Harrijasotze Txapelketako finala jokatuko dute

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 31

Jokin Eizmendi harrijasotzailea.

Gaur lehiatuko dira Asteasuko Usarrabi pilotalekuan, 17:00etatik aurrera

Iaz bezala, Jokin Eizmendi, Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.a eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a iritsi dira Urrezko Harrijasotze Txapelketako finalera. Gaur arratsaldean izango da lehia, 17:00etan, Asteasuko Usarrabi pilotalekuan. Hiru harrirekin egin beharko dituzte lanak, bakoitzarekin bi minutuko txandatan: 150 kiloko errektangularrarekin, 113 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin, hain zuzen ere. Izeta II.a txapeldun izan zen iaz, Hodei bigarrena erta Eizmendi hirugarrena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide