Gabonetako ekitaldiak

Kiroldegia alaitu dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

Zarauzko Hitza 2016ko abe. 30a, 21:08

Tipi-tapa Korrika! ikuskizunaren bi saio eskaini dituzte sudurgorriek, Aritzbatalde kiroldegiko kantxan. Bi emanaldietan jendetza bildu da, eta bertaratu direnek arratsalde atsegina pasatu dute, abesten eta dantzan. Ikuskizunean Haur Kultur Taldeko kideak eta Zarauzko AEKko kideak igo dira oholtza gainera, pailazoekin parte hartzera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide