San Silbestre lasterketa, urtea korrika bukatzeko

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 30a

Iazko San Silbestre lasterketa (Antoniano Kirol Elkartea).

Bi proba antolatu dituzte abenduaren 31rako: 17:00etan, haurrena, eta 18:00etan, helduena. Irteera eta helmuga Musika plazan izango da.

Antoniano Kirol Elkarteak antolatuta, XIV. San Silbestre lasterketa jokatuko da urteko azken egunean, abenduaren 31n. Bi proba antolatu dituzte aurten ere: 17:00etan, haurrena, 13 urte bitartekoentzat, eta 18:00etan, helduena, 14 urtetik aurrerakoentzat. Irteera eta helmuga Musika plazan izango dira, eta helduen lasterketako ibilbideak 4 kilometro izango ditu; herrigunean zehaztutako zirkuitu bati bi itzuli, alegia.

Izena Helmuga Kirolak dendan eman daiteke, 3 euroan; egunean bertan ere egongo da aukera, baina 5 euro ordainduta. Gizonezkoen eta emakumezkoen kategoriako lehen hiru sailkatuek saria izango dut, baita mozorrorik hoberenarentzat ere. Horrez gain, hainbat otar eta opari zozkatuko dituzte parte-hartzaile guztien artean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide