Zarautz Kirol Elkarteko pilota atalak antolatuta, ostiral honetan (abenduak 30) Gabonetako Jaialdia egingo dute. Bertan, esku pilotako eta dibertsitate funtzionaleko jokalariek izango dituzte partidak. Zinema pilotalekuan jokatuko dute, Gaztelekuan, 16:30etatik aurrera.