'La Boheme' operaren ikus-entzunezkoa emango dute Modelon

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 28a

Gaur arratsaldean eskainiko dute, 20:00etatik aurrera, eta sarrerak ordubete lehenago jarriko dituzte salgai, 8 euroan.

Giacomo Pucciniren La Boheme opera ikusteko aukera izango da gaur iluntzean Modelo aretoko pantaila handian. Emango duten egokitzapenaren ekoizpena Valentziako Palau de Les Arts Reina Sofiarena da, Riccardo Chaillyren musika-zuzendaritzarekin eta Davide Livermoreren eszena-zuzendaritzarekin. Ondorengoen hartzen dute parte bertan: Gal James, Aquiles Machado, Carmen Romeu eta Massimo Cavalletti.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide