Zarauzko Triatloi Elkarteak antolatuko du Aizarnazabalgo duatloia

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 26a

Zarauzko Triatloi Elkartea.

Sare sozialen bidez eman du jakitera berria triatloi taldeak. Apirilaren 22an jokatuko dute.

Datorren apirilaren 22an jokatuko da Aizarnazabalgo II. Duatloia. Egin ala ez zalantzan ibili ostean, Zarauzko Triatloi Elkarteak hartu du proba antolatzeko ardura, eta egin egingo da. Parte-hartzaileek 14 kilometro korrika, 70 kilometro bizikletan eta 7 kilometro korrika egin beharko dituzte. Oraindik ez dute zabaldu distantzia luzeko proban izena emateko epea.

Iaz egin zuten lehenengo duatloia Aizarnazabalen, eta erantzun oso ona izan zuen; izan ere, 124 lagunek parte hartu zuten. Aizarnazabalgo kirol elkarteak eta Aizarnazabalgo Udalak antolatu zuten lehen proba, Gipuzkoako eta Euskadiko federazioen laguntzarekin.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide