Gabonetan ‘Konpost Eroak’ antzezlana eskainiko dute

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 21a

‘Konpost Eroak’ antzezlana (Zirika Zirkus).

Urola Kostako Udal Elkarteak antolatuta, Konpost Eroak antzezlana eskainiko dute Aian, Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian, Gabonetako oporretan.

Zirika Zirkus konpainiaren ekimenarekin hondakinak bereiztearen garrantziaz jabetu nahi dituzte haurrak, eta hobeto birziklatzen ikasiko dute saioan.

EGITARAUA

  • Abenduak 23, 17:30ean Getariako Berdura Plazan.
  • Abenduak 26, 18:00etan Zumaiako Aita Mari aretoan.
  • Abenduak 28, 17:30ean Aiako eskola berrian.
  • Abenduak 30, 17:30ean Orioko Kultur Etxean.
  • Urtarrilak 2, 12:00etan Zarauzko Modelo aretoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide