Izena eman daiteke San Silbestre lasterketan

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 21a

Iaz mozorrorik onenaren saria jaso zuen kuadrilla (Antoniako Kirol Elkartea).

Urtezahar egunez jokatuko dute, eta haurren nahiz helduen probak egingo dituzte.

Antoniano Kirol Elkarteak antolatuta, XIV. San Silbestre lasterketa jokatuko da urteko azken egunean, abenduaren 31n. Bi proba antolatu dituzte aurten ere: 17:00etan, haurrena, 13 urte bitartekoentzat, eta 18:00etan, helduena, 14 urtetik aurrerakoentzat. Irteera eta helmuga Musika plazan izango dira, eta helduen lasterketako ibilbideak 4 kilometro izango ditu; herrigunean zehaztutako zirkuitu bati bi itzuli, alegia.

Izena Helmuga Kirolak dendan eman daiteke, 3 euroan; egunean bertan ere egongo da aukera, baina 5 euro ordainduta. Gizonezkoen eta emakumezkoen kategoriako lehen hiru sailkatuek saria izango dut, baita mozorrorik hoberenarentzat ere. Horrez gain, hainbat otar eta opari zozkatuko dituzte parte-hartzaile guztien artean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide