Longboard surflarien bilgune izan da Noseriding Jaia

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 21a

Zortzigarren urtez, Zarautz Noseriding Jaia ospatu zuten joan den larunbatean. Longboard edo taula handien txapelketa berezi hau malekoiaren amaiera aldean jokatu dute aurten, Shelter tabernaren parean. Surfaz gain, zuzeneko musikaz eta jatekoa nahiz edatekoaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Shelter-ek jardunaldiko bideoa osatu du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide