Ostegunerako bi hitzaldi zeuden iragarrita Aritzbatalde kiroldegiko aretoan, 19:00etan hasita, eta biak bateratzea erabaki dute. Alde batetik, Igor Meltxorrek Kazetari kanaia ikerketa kazetaritza proiektua (elperiodistacanalla.net) aurkeztuko du. Bestetik, berriz, GHK-ko lehendakari ohi Ainhoa Intxaurraundieta izango da, errauste plantaren inguruan solasean.