Izena eman daiteke Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketan

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 21a

Zarauzko IkurriƱa Mus Txapelketa jokatuko dute urtarrilaren 17tik aurrera.

Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak antolatzen du, eta urtarrilaren 17tik martxoaren 13ra arte iraungo du.

Negu partea tabernarientzat sasoi apala izan ohi da, eta horri aurre egiteko asmoz mus lehia antolatu ohi du Zurekin elkarteak. Joe, Argi, Euskalduna, Itxas Lur eta Txiki Polit tabernetan jokatzen dira partidak ostegunero eta astearte batzuetan, 20:45etik aurrera.

Hiru hilabete iraungo ditu lehiak: urtarrilaren 17an hasiko dira jokatzen, eta finala martxoaren 13an egingo dute Kulixka jatetxean. Ohi bezala, sari polotoloak prestatu dituzte: bikote txapeldunak 6.000 euroko saria irabaziko du, mila euro bigarren sailkatuak, eta 500 euro eta 250 euro hirugarrenak eta laugarrenak, hurrenez hurren. Era berean, lehen 40 bikoteentzat sariak izango dira, eta bi sari berezia ere jarri dituzte: bata, Zarauzko lehen bikotearentzat eta neskez osatutako lehen bikotearentzat.

Eskualde osotik iritsitako bikoteek parte hartzen dute Zurekin elkartearen txapelketan, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Bertan parte hartu nahi dutenek, txapelketa jokatuko den tabernetan eman dezakete izena, 80 euro ordainduta. Gutxienez 60 bikotek eman behar dute izena txapelketa jokatu ahal izateko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide