Iñigo Muguruza kidearen urtebetetze eguna ospatzeko elkartu ziren larunbatean, Irunen. Halaxe zabaldu dute sare sozialetan, bai taldeak bai taldekideek. Bertan izan ziren taldeko kide guztiak: Iñigo eta Fermin Muguruza, Mikel Kazalis, Kaki Arkarazo eta Mikel Abrego. Haiekin izan ziren Angel Katarain eta Jitu ere. Fermin Muguruzak bere facebook kontuan jarri duenez, "Amaia Apaolaza ere presente Mikel Kazalisen txupako txapan!". Era berean, ondorengoa adierazi du: "Negu Gorriak gara betirako gogoan".