‘Errausketa eta osasuna’ hizpide, datorren astean

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 16a

Xabier Mitxelena medikua (Ataria.eus)

Bi hitzaldi antolatu dituzte datorren asterako. Lehenbizikoan, asteartekoan Osasuna eta Errausketaren Ikerketa taldeko Xabier Mitxelena eta Eñaut Insausti medikuek errauste plantak osasunean izan dezakeen eraginaz ariko dira.

Bigarrengoan, ostegunean, GHKko lehendakari ohi Ainhoa Intxaurrandietak erakunde horretan errauste plantaren proiektuak izandako gorabeherak azalduko ditu. Gaztelekuan izango dira bi hitzaldiak, 19:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide