Igandean Urrezko Aizkolari Kopa eta Urrezko Harri-jasotzaile Txapelketa jokatuko dira 12:00etatik aurrera Aritzbatalde pilotalekuan. Harri-jasotzaile txapelketako finalerdia izango da asteburukoa, eta eskualdeko hiru harri-jasotzailek parte hartuko dute lehian, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a eta Iñigo Eizagirre zarauztarrek, eta Orion bizi den Joseba Ostolaza zestoarrak. 150 kiloko koadroa, 113 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola erabiliko dituzte saioan.
Finalerako sailkatzen den harri-jasotzaileak, Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II.a izango du aurkari, zarauztarra finalerako sailkatuta baitago.
Aizkolari kopako finalerdian, berriz, Ugaitz Mugertza, Joseba Otaegi eta Jon Rekondo lehiatuko dira. 12 kana erdiko moztu beharko dituzte.