Euskararen inguruko proiekzioa izango da ostiralean, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 15a

18:00ean izango da eta sarrera doan.

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula kulturaren difusiorako programaren barruan, euskararen inguruko proiekzioa izango da argazki eta zinema museoan, 18:00etatik aurrera. Kasu honetan, 5. kapitulua izango da ikusgai: Gerren arteko pizkundean.

Sarrera irekia izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide