Pako Urkia hil da

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 13a

81 urte zituela zendu da. Ezaguna zen herrian, Urkia dendakoa izateaz gain, 31 urtez ZKEko zuzendaritzako kide izan zelako.

Herriko kirolaren alde egindako borondatezko lanagatik zen ezaguna Pako Urkia. Gaztetan hasi zen plaieroetan, futbolean eta pilotan jokatzen, eta gerora, 31 urtez izan zen ZKEko zuzendaritzako kide. Horietatik 24 urte kirol elkarteko lehendakari gisa. Gipuzkoako Pilotako Federazioko zuzendaritzako kide ere izan zen. 

Zarauzko plaieroen jarraitzaile eta sustatzaile sutsua izan da urteetan zehar. Horregatik, duela bi urte omenaldia egin zioten, Hondartzako Futbol Txapelketako finalean. 2004ean jaso zuen Rafa Puignau Saria  zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.

Horrez gain, Kale Nagusiko Urkia dendako jabeetakoa izan da. 81 urterekin hil da.

Hilbeila gaur eta bihar izango da, 21:00ak arte eta 09:30-13:30 bitartean, hurrenez hurren. Hileta elizkizuna, berriz, bihar egingo dute, Santa Maria Real parrokian, 19:00etan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide