Prest dute Gabonetako XXXIV. Haurren Hamabostaldia. Larunbat honetan izango da lehenbiziko ekitaldia. Hain zuzen, 17:30ean, Musika plazan, jolasak izango dira Txurrukako begiraleekin, eta jarraian haurrentzako txistorrada. Eguraldi txarra egiten badu, jolasak Gaztelekuan izango dira.
Horrez gain, askotariko ekitaldiak izango dira urtarrilaren 8ra arte. Besteak beste, Gabonetako Parkea zein Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia.