Martxan da 2016ko Kirol Sarien hautaketa prozesua

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 14a

Herritarrek asteburutik aurrera bozkatu ahalko dituzte urteko herriko kirolari onenak.

Hainbat mailatan emango dituzte sariak: emakumezko kirolari onenari, gizonezko kirolari onenari, emakumezko kirol talde onena; gizonezko kiro talde onenari; kirol babesleari; entrenatzaile onenari eta Kirola Bizi saria. Herritarrek asteburutik aurrera eman dezakete botoa, kirola@zarautz.eus helbidera idatzita nahiz udaletxean zein kiroldegiko harreran.

Urtarrilaren 11era arte eman daiteke botoa. Ekitaldia, berriz, otsailaren 3an izango da, Modelo aretoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide