Atzo sareratu zuten Oroiteria webgunearen bertsio berritua. Uztailaren 17tik zegoen ikusgai behin-behineko bertsioa, baina hamaika eduki berrirekin osatu dute. Atzo egin zuen egitasmoaren aurkezpena Amagoia Iban kazetari eta Oroiteriaren koordinatzaileak: «Emandako hitza bete du BERRIAk, eta hemen dago webgune osoa. Ibilbide zehatza, bisitariak bidaia egin dezan». Bost geltokitan banatu dute ibilbidea. Informazio gehiago, BERRIAn.