TRX tailerra emango dute kiroldegian

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 12a

Uhal berezi hori erabiltzen ikasteko aukera izango da datozen bi asteotan, doan.

Fitnesseko begiraleek zuzenduta, TRX uhala modu egokian erabiltzen ikasteko aukera dute herritarrek aste honetan zein hurrengoan. Fitness aretoan izango dira saioak, hilaren 14ean eta 21ean 20:00etan, eta hilaren 15ean zein 22an, 09:15ean. Tailerrek 30 minutu iraungo dute.

Doan izango dira eta ez da beharrezkoa izango izena ematea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide