La Salle Ikastetxeko DBH 3. mailako ikasleak arropa bilketa egiten ari dira Emaus Fundazioarekin elkarlanean. Edukiontziak jarri dituzte ikastetxean, eta ostiralera bitartean herritarrek bertan utzi dezakete arropa.
Ekimenak helburu solidarioa du. "Gustuko ez dugun mundu hau aldatzea eta gure esku dauden baliabideekin gizarte solidarioago, justuago eta berdinkidea lortzea da helburua". Horregatik, herritarrak animatu dituzte "etxean dituzten arropa zahar, zulatu edo erabiltzen ez direnak" La Sallera eramatera. Erabilgarri dagoen materiala Emausek bere bigarren eskuko dendetara eramango du, eta egoera txarrean dagoena, berriz, isolakinak eta trapuak egiteko erabiliko dute.