Laugarren urtez, euskal preso eta iheslarien aldeko lagun arteko eskubaloi txapelketa antolatu dute. Egian izango da, urtarrilaren 7an, eta zarauztarrek dagoeneko eman dezakete izena. peieskubaloijardunaldiak@gmail.com helbidera idatz daiteke izena emateko, abenduaren 22a baino lehen.
Izena ematean hiru aukera daude:
A. Jolastu + kamixeta + bazkaria (15 euro)
B. Jolastu + kamixeta (8 euro)
D. Bazkaria + kamixeta (15 euro)
Aukera zehaztu beharko da mezuan. Txapelketarako motorrak berotzeko, entrenamendu saio txiki bat ere egingo dute; zehaztuko dute aurrerago data.