Familiak eta eskolak eskutik joan behar dugulako lelopean egingo dituzte jardunaldiok. Guztira, hiru saio izango dira. Bihar Arroxa ala urdin? hitzaldia eskainiko du Edurne Epelde psikologo eta hezkidentzan aditu zarauztarrak, gurasogintza eta genero arauen inguruan.
Hurrengo saioa urtarrilaren 7an eskainiko du Nere Indak. Berritzegune Nagusikko HHko aholkulariak Haur Hezkuntzako berrikuntzei buruz jardungo du, Irakatsi ala hezi? hitzaldian. Hirugarren eta azken jardunaldian, berriz, Izaskun Gutierrez irakasle eta berrikuntzan adituak egungo hezkuntza aldaketen nondik norakoez ariko da. To change or not to change? hitzaldia otsailaren 7an izango da.
Jardunaldiak irekiak dira. Saio guztiak Antonianoko areto nagusian izango dira, 18:00etatik aurrera.