Urrian estreinatu zuten Dani Alvarez kazetariak eta Pako Etxeberria antropologo eta auzitegiko medikuak gidatutako saioa. Horren helburua ospetsuak izan diren zortzi hilketa-kasu aztertzea da; “beti ere auzitegi zientziaren ikuspuntutik abiatuta”. Besteak beste, Asunta Basterraren kasua; Joxean Lasa eta Joxi Zabalarena; Marta Couceirorena; Aintzane Garayrena eta Jose Bertonenak aztertu dituzte orain arte, eta igande honetan Amaia Azkueren hilketa izango dute hizpide.
22:20ean hasiko da programa.