Zarauzko bizilagun bat atxilotu dute, dirua faltsutzea egotzita

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 8a

Espainiako, Italiako nahiz Frantziako poliziak eta Europolak dirua faltsutze zuen taldea bat desegin du.

Dirua faltsutzen zuten Italian eta hainbat herrialdeetara banatzen zuten, Espainiara, Portugalera, Frantziara, Herbehereetara, Erresuma Batura, Alemaniara, Suediara, Lituaniara, Greziara eta Kolonbiara, besteak beste. Poliziak 28 lagun atxilotu ditu guztira, tartean, Zarauzko bizilagun bat. 120.000 euro atzeman dizkie poliziak, eta dirua faltsutzea, talde kriminal bateko kide izatea eta legez kanpo trafikatzea egotzi diete atxilotuei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide