Giro atsegina gaur ere

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 9a

Eguraldiak ildo beretik jarraituko du, hala ere, goi-hodeiak gutxitzen joango dira.

Horrenbestez, egun eguzkitsua izango da, tenperatura atseginarekin. Gutxienez 9 gradu egingo ditu eta 18 gradu gehienez. Aurreko egunetan bezala, hegotik joko du haizeak.

Horrek itsaskirria eragingo du, arratsaldean handiagoa. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu egunaren lehenbiziko zatian, eta gerora metro beteraino helduko dira. 12:16ean izango da itsasgora eta 19:27an itsasbehera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide