Asteartean emango diote amaiera ZarautzOn elkarteak antolatutako udazkeneko zikloari. Hitzordu horretan Espainiako aberastasuna eta pobreziaren inguruan ariko dira Javier Elzo soziologoa eta Sofia Marroquin Oxfam elkarteko kidea.
Ohi bezala, Antoniano aretoan izango da, 19:30etik aurrera.Bertaratu ezin dutenek, zarautzon.nirestream.com atarian jarraitu ahalko dute saioa zuzenean.