'Zirko gorria' ikuskizuna, gaur

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 8a

Modelo aretoan izango da, 18:30etik aurrera.

Zarauzko Kabaretaren bigarren funtzioa izango da gaur ikusgai: Zirko gorri ikuskizuna. Apirilean izan zen lehenbizikoa, eta oraingoan ere hainbat taldek hartuko dute parte Warda Mallalek antolatutako ikuskizunean: Play Dance Studio, Dantza-Tu, Shamaliats eta Darck princess taldeek, besteak beste. Azken biak Zarauzko taldeak dira.

Modelo aretoan izango da, 18:30etik aurrera. Sarrerak 8 euro balio du eta informazio zabalagoa eskuratu zein erreserbak egiteko 637-256851 telefonora dei daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide