Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula kulturaren difusiorako programaren barruan, Joana Biarnes argazkilariaren inguruko dokumentala izango da ikusgai museoan bertan. Biarnes Espainiako lehen argazkilari-kazetaria izan zen, bere garaiko aurreiritzi ugari gaindituz, eta hainbat eta hainbat pertsonaia ospetsuri atera zizkion argazkiak. Haren bizitza eta lanari errepasoa egiten dio lan horrek.
18:00etan eskainiko dute eta sarrera doan izango da.