Zarauztarrak, Orioko joaldunekin

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 8a

Orioko San Nikolas jaietan, ohikoa da joaldunen presentzia. Aurten hainbat zarauztar batu dira taldera.

Ez da arraroa Orioko festetan joaldunen hotsa entzutea. Bada denbora herrian taldea sortu zela, eta jaietan oriotarrak esnatzeko asmoz ateratzen dira kalera gazteak. Taldea handituz joan da azken urteetan, eta zarauztarrak ere gehitu zaizkie. «Zarauzko Gaztetxeko urteurrenean ttuntturroak behar genituen, eta oriotarrekin harremanetan jarri ginen. Taldea Zarautera etorri zen, eta hiru zarauztar atera ginen beraiekin. Orain beraiek jendea behar dutenetan deitu egiten digute».

Herrien arteko elkarlana izaten da, «giro ederra dugu gure artean, eta batzuetan Orion eta besteetan Zarautzen izaten gara». Biharamuneko ajea gaindituta, goizeko 09:30erako bildu ziren atzo kideak Ikastolan. Esteka honetan irakur daiteke erreportaje osoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide