Epel jarraituko du, 9-18 gradu arteko tenperaturarekin eta hego haizearekin. Hodeitsuagoa izango da gaurko eguna, ordea. Goizean goi-hodei ugari izango da, baina arratsalderako desagertu egingo dira.
Hegoaldeko haizeak itsaso kizkurra eragingo du, eta mendebaldeko hondoko itsasoak metro erditik beherako olatuak altxatuko ditu. Oraintxe da itsasgora (09:54ean) eta 22:41ean izango da hurrengoa. 16:15ean egongo da marea behean.