«Bikote mistoen krosetan elkarrekin parte hartzen dugun lehen urtea da»

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2016ko abenduaren 6a

Irigoen eta Etxeberria, Zarauzko Bikote Mistoen Krosean (Aiora Larrañaga Solaberrieta).

Aurten, Urola Kostako Kros Mistoen Txapelketa jokatu da estreinakoz, eta bigarren postuan bukatu du Uxoa Irigoien getariarrak eta Igor Etxeberria zarauztarrak osaqtutako bikoteak.

Bigarren postuan sailkatu zarete Urola Kostako I. Kros Mistoen Txapelketa. Pozik al zaudete?
Uxoa Irigoien: Oso gustura gaude bigarren postuarekin.

Uste duzue txapelketak kros mistoetan parte hartzera animatzen duela?
Igor Etxeberria: Zarauzkoak tradizio luzea du, baina gainontzeko herrietakoak nahiko berriak dira. Beraz, uste dut datozen urtetan indarra hartzen joango direla mota horretako lasterketak.
U.I.: Zarauzkoa da ezagunena, baina txapelketa honek bestela ezagutzen ez ditugun lasterketetan parte hartzeko aukera ematen du. Nik, esaterako, inoiz ez nuen korrika egin Errezilen, eta lasterketarako joan nintzen lehen aldiz. Oso polita iruditu zitzaidan, lasterketa desberdina izan zen. Aniztasuna ere garrantzitsua iruditzen zait, eta txapelketan hiru lasterketak oso desberdinak dira. Batzuk errepidekoak, eta bestea aldapatsua eta mendi aldekoa.

Denbora asko al daramazue kros mistoetan elkarrekin parte hartzen?
I.E.: Batera parte hartzen dugun lehen aldia da. Elkarrekin ibiltzen gara mendiko lasterketetan, baina bikote mistoen krosean ez dugu inoiz elkarrekin parte hartu orain arte.
U.I.: Aurtengoa izan da lehen aldia, eta oso gustura gaude. Bikote bikaina bilatu dut.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide