'Marea negra' eta 'Trolls', Modelon ikusgai

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 2a

Gaurtik hasi eta asteartea bitartean hainbat emanaldi eskainiko dituzte.

Peter Berg zinegileak zuzendutako filma da Marea negra, Deepwater Horizon petrolio-plataformak 2010ean jasandako sutean oinarrituta. Aktore lanetan, vbesteak beste, Mark Wahlberg, Dylan O'Brien eta Kate Hudson izan ditu. Modeloko saioak: gaur, abenduak 2, 22:00etan; bihar, abenduak 3, 19:30ean eta 22:00etan; etzi, abenduak 4, 19:30ean; astelehena, abenduak 5, 17:00etan eta 20:00etan; eta asteartea, abenduak 6, 19:30ean.

Haurrentzako filma, berriz, DreamWorks ekoizpen etxearen animaziozko azkena izango da: Trolls. Larunbatean, igandean eta asteartean izango da ikusgai, hiru egunetan 16:30ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide