Gabonetako argiak pizteko prest

Zarauzko Hitza 2016ko abenduaren 1a

Iazko Gabonetako argien piztea (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Herria girotze aldera, Zarauzko Udalak eta Murkil Zarauzko dendarien elkarteak Gabonetako argiak pizteko ekitaldia egingo dute bihar, abenduaren 2an. Musika plazan izango da, 20.30ean.

Aurreko ostiralean, Gipuzkoako merkataritza enpresa onenaren saria jaso zuen Croqueta y Presumida enpresako Jose Luis Gesalagak, Gipuzkoako Bazkundearen eskutik, eta berari egokitu diote aurten argiak pizteko ardura. Murkileko kideak ere bertan egongo dira, udaleko ordezkariekin batera. Ekitaldian Gabon kantak abestuko ditu Schola Cantorum abesbatzak.

Gabonetako argiei dagokienez, udalak auzo batzuetan argiak jartzeko ahalegina egin du aurten. Hori horrela, Mitxelena, Zelai Ondo eta Itxasmendi auzoetako biribilgune batzuk argiztatu eta Nafarroa kaleko argiak berreskuratuko dituzte, herria bere osotasunean Gabon argiekin apainduta egon dadin.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide